Txiki eta Otaegiren fusilamenduak oroituko ditu Sortuk igandean Amurrion

Erredakzioa

2021eko irailaren 27an ere ekitaldia egin zuen Sortuk Amurrion. / Aiaraldea.eus

Eskualdeko ekitaldia izango da eta San Anton plazan egingo dute 13:00etan.

Sortuk zabaldu du Txiki eta Otaegi militante independentisten fusilamenduen 51. urteurrena gogoratuko duela igandean, irailaren 27an, Amurrioko San Anton plazan. Eskualdeko izaera dauka deialdiak eta Euskal Herri osoan 50 ekitaldi guztira antolatu ditu alderdiak, Loturak askatzera! lemapean.

Sortuk azpimarratu du efemeridea oroimen historikoa lantzeko baliatuko dutela, baina oraina oso presente egongo dela: "Euskal Herrian potentzial politiko izugarria daukan fase politikoa zabaltzea lortu dugu. Eta orain askapen prozesuan egoera berrietan murgiltzeko baldintzak ereitea dagokigu".

Talde politikoaren aburuz, irailaren 27a Nazio Askapenaren egunaren izaera hartzen ari da eta iragana eta etorkizuna lotzeko balio behar du: "Txiki eta Otaegiren fusilamenduen urteurrena hainbat kide eta belaunaldi elkartzen dituen eguna da Sorturentzat. Euskal Herriaren alde borrokan ari zen, ari den eta haren askatasuna lortu arte borrokan ariko den komunitatea izateak batzen gaitu irailaren 27an. Nazio askapen mugimendua zerbait bada borroka komunitate bat delako".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide