Aurreraka taldeak Minbiziaren Kontrako Ibilaldiaren edizio berria antolatu du gaur goizeko hamaiketan. Ordu hori baino lehen Juan Urrutia plaza bazegoen kamiseta horiz gainezka jadanik, baita inguruak ere. Abiatu aurretik ekimenaren bultzatzaileek hartu dute hitza, gogoratzeko biltzen den dirua ikerketara bideratzen dutela. Berez, zinta mozteko ardura hartu duen emakumeak minbizia pairatu eta gainditu du egindako ikerketei esker.