Atzo 51 urte bete ziren erregimen frankistak Txiki eta Otaegi ETAko militanteak fusilatu zituenetik, FRAP erakundeko beste hiru kiderekin batera.
Efemeride hori gogora ekartzeko ekitaldia antolatu zuen Aiaraldeko Sortuk atzo eguerdian Amurrioko San Anton plazan. Hainbat belaunalditako militanteek hartu zuten hitza bertan, Loturak askatzera! lemapean.
Argazkiak: Sortu Aiaraldea