Mendi martxa, Aiara Dantza Taldearen eta Erauntsi Taldearen ikuskizunak, igel-toka txapelketa, tortilla txapelketa... orotariko jarduerekin ospatu dituzte Lekamañako Jaiak asteburuan. Larunbatean hasi eta igande iluntzera arte luzatu dira ospakizunak, eta adin orotako herritarrak bildu dira bertan.
Argazkiak: Lekamañako Administrazio Batzarra