Amurrioko eskautek mendi irteera batekin abiatuko dituzte 50. urteurreneko ospakizunak

Aimar Gutierrez Bidarte

Mende erdian ehunka kide igaro dira Amurrioko Aisia Eskaut Taldetik. / Aiaraldea.eus

50 urte beteko ditu Amurrioko Eskaut Taldeak eta ospakizunen segidari hasiera emateko mendi irteera antolatu dute datorren urriaren 10erako. Aspaltza mendira egingo dute txangoa eta Felix Murga taldearen fundatzailearen omenez jarritako plaka bisitatuko dute bertan.

Amurrio Aisia Eskaut Taldeak 50 urte beteko ditu datorren urtean, eta dagoeneko hasi dira urteurrenerako motorrak berotzen. 2027ko udaberrira arte luzatuko diren jardueren segidaren lehenengo mugarria jarriko dute datorren urriaren 10ean.

Hain zuzen, talde amurrioarrak Aspaltza mendira irteera egingo du, bertan kokatuta dagoen Felix Murga Eskaut Taldearen fundatzailearen oroimenezko plaka bisitatzeko. 

Ibilaldia 9:00etan abiatuko da, San Roketik. Modu batean edo bestean Eskaut Taldearen parte izan diren pertsona guztiak gonbidatu dituzte hitzordura: gurasoak, begirale ohiak, senideak, lagunak...

Mende erdiko historia

1977ko ekainean sortu zuten Amurrioko Aisia Eskaut Taldea. Felix Murga apaiz eta etnografo ezaguna izan zen ekimenaren bultzatzaile nagusia. Oso denbora laburrean garapen handia izan zuen taldeak: 24 gazte eta 8 begiralerekin ekin zioten ibilbideari eta handik bi urtera 414 kidek osatzen zuten taldea.

Mende erdian makina bat jarduera antolatu dituzte: kanpaldiak, txangoak, boluntario lanak... Eta oraindik ere bizi-bizi dago Aisia Eskaut Taldea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide