Acha Destilategiak enpresak ate irekien jardunaldia egingo du larunbatean urteurren bikoitza ospatzeko

Aitor Aspuru Saez

Iaz eginiko bisitaren irudia. / Chris Gomez Dominguez

Aurten 140 urte bete dira destilategia ireki zutela Amurrion eta beste 20 museoa sortu zenetik.

Acha Destilategiak enpresak efemeride bikoitza dauka aurten. Izan ere, 140 urte beteko dira 1886ko urriaren 3an Amurrioko lantegia ireki zutenetik. Horrez gain, duela 20 urte museoa inauguratu zuten udalerrian, ondare historikoa eta elaborazioen bilakaera gorde eta ezagutarazteko sortutakoa.

Hori dela eta, likore enpresak 10:00etatik 14:00etara irekiko ditu instalazioak. Sarrera librea izango da. Hau da, ez da aldez aurretik erreserbarik egin beharko eta bertaratzen direnek goiz osoan bisitatu ahal izango dituzte irekitako eremuak.

Horrez gain, 11:00etatik 12:00etara bisita historiko berezia eskaniko dute. Bertan, destilategiaren jatorria, Amurriora iritsi zeneko historia, fabrikaren bilakaera eta belaunaldiz belaunaldi gordetako ondarea ezagutzeko aukera egongo da.

Alanbikeen gunean, gainera, tokiko produktuen azoka txiki bat egingo da, Aiaraldeko ekoizleen parte-hartzearekin. Jardunaldian publikoak eskualdeko hainbat produktu ezagutu, dastatu eta erosi ahal izango ditu, ekoizle bakoitzaren proposamenaren arabera.

Eguna borobiltzeko, Achak iragarri du egitarauak bi sorpresa ere izango dituela, eta ekitaldian bertan emango direla ezagutzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide