Acha Destilategiak enpresak bere azpiegiturak ezagutzeko parada eman zuen larunbatean bere 140. urteurrena ospatzeko. Horrez gain, dastatze saioa ere egin zuten. Yeiner Guerrak koktelak prestatu zituen eta mokaduak eskaini zituzten Lusuri gaztandegiak, Malaka gozogileak, Delika2 shiitake ekoizleak, Tologorri marmeladak, Lurederrek, Albizabal gildak eta Rubik tabernak.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez