Amurrio Aisia Eskaut taldeko dozenaka kidek egin zuten bat iragan urriaren 9an Aspaltza mendira antolaturiko txangoan.
Ikasturte bereziari hasiera eman zioten horrela. Izan ere, 50 urte beteko ditu Felix Murgak 1977 sortutako taldeak.
Hain zuzen ere, Felix Murgari omenaldia eskaini zioten Aspaltza mendi gailurrean, Amurrioko apaiz eta etnografo ezagunaren omenez jarritako plakaren aurrean. Mendi gailurretik bueltan adar paseak egin zituzten San Roke baseliza inguruan, eta bertan pasa zuten gaua.
Argazkiak: Aisia Eskaut Taldea