Amurriok ahalik eta tasa turistiko txikiena ezarri du aho batez

Aitor Aspuru Saez

Aresketamendi parkea, artxibo irudi batean. / Amurrioko Udala

Zerga derrigorrezkoa izango da urtarriletik aurrera eta Amurrioko Udal Osoko Bilkurak hasierako onarpena egin du jadanik.

Arabako Foru Aldundiak tasa turistikoa garatzeko derrigortasuna ezarri zuen ekainean eta dagoeneko Amurrioko Udalak bete ditu etxeko lanak, arauaren hasierako onarpena eginda, hurrengo urteko urtarrilean indarrean egoteko.

Hain zuzen, iraileko udalbatzan onartu zuen tokiko erakundeak nolako baldintzak izango dituen zergak. Berez, talde politikoek adostu dute ahalik eta tarifa txikienak kobratzea egunka, turismoa ez oztopatzeko:

  • 4,5 euro bost izarreko hotelentzat.
  • 3,5 euro lau izarrekoentzat.
  • 1,5 euro hiru izarrekoentzat.
  • Euro bat bi izarrekoentzat.
  • 0,75 euro izar bakarrekoentzat eta pentsioentzat.
  • Apartamentuentzat 1,5 euro.
  • Camping eta landetxeentzat 0,75 euro.
  • Agroturismoentzat 0,5 euro
  • Etxebizitza turistikoentzat 4,5 euro, bai etxe osoa zein logelaka alokatzean.

Salbuespenak

Halaber, araudiak zenbait salbuespen aurreikusi ditu tasak ez kobratzeko: adingabeen, menpekotasuna duten pertsonen edota programa berezietan edo ikerketa batean parte hartzen dutenen edota indarrezko arrazoiengatik edota osasunagatik Amurriora joan direnen kasuetan.

Horrez gain, sei egunez baino ez dituzte kobratuko tarifak, egonaldi luzeak ez zigortzeko.

Negozioen jabeek ordaindu beharko diote Udalari hiruhilean behin, likidazioa eginda.

Nahiz eta aldeko boza eman, EH Bilduk aipatu zuen etxebizitza turistiko tasa langara igo behar dela progresiboki (6,5 eurora). Izan ere, etxebizitzaren arazoak Amurrion bestelako erroak izan arren, mezu politikoa zabaldu daiteke horrela, oposizioko taldearen aburuz.

David Romero zinegotzi sozialistak erantzun zuen zegokion batzordean egin behar zutela ekarpena, neurriak hartzeko tartea izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide