Amurrioko Nazioarteko Krosak Zornotzakoarekin, Donostia-Lasartekoarekin eta Elgoibarrekoarekin batu ditu indarrak 'Euskadi Krossak' ekimenean

Aitor Aspuru Saez

Abenduan egiten da Amurrioko Nazioarteko Krosa. / Aiaraldea.eus

Euskal Herriko lau nazioarteko kros lasterketek bat egin dute ikusgarritasuna handitzeko.

Pasa den astean Elgoibarren aurkeztu zuten Euskadiko Krossak marka. Izen horrek barne hartzen ditu Euskal Herrian dauden lau nazioarteko kros lasterketak. Guztiak emititzen dituzte EITBn baina, ikusgarritasuna indartzeko, egitasmo berean batu dira.

Horrela, Zornotzako Krosak (igandean jokatuko dena), Donostia-Lasartekoak (azaroaren 1ean), Amurriokoak (abenduaren 27an) eta Elgoibarkoak (urtarrilaren 17an) egitasmo bateratuan aurkeztu dituzte euren proposamenak.

Amurrioko lasterketako antolatzaileek eurek aitortu dutenez, helburua argia da: elkarrekin indarra hartzea, Euskal Herriko kros atletismoa indartzea eta, azken batean, errotutako proba hauek etorkizunera begira sendotzea.

Oinkariak sustapen lanetan

Beste lasterketa batzuekin indarrak batu ez ezik, Oinkariak taldea, Amurrioko Nazioarteko Krosaren antolatzailea, badabil bestelako ekintzak prestatzen ere, atleten eta ikusleen interesa pizteko.

Esaterako, Internet bidezko solasaldiak egin dituzte goi mailako lehiaketa horretan aritzen diren kirolariekin eta publikoak ere galderak egin ditzake. Momentuz, Ruben Alvarez, Jimena Blanco, Katherine Tisalema eta Majida Maayouf izan dira elkarrizketatuak; eta, horrez gain, Telegram taldea sortu dute informazio zabaltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide