Ruben Monasteriok Delikan ateratako argazkiak Mi rincón favorito Instagram bidezko lehiaketa nazionaleko finalerako hautatu dute. Argazkiak Delikako harrizko paisaiaren eta landaretzaren artean igarotzen den errekaren ibilbidea jasotzen du, Amurrioko txoko hau lehiaketako azken fasera eramateko.
Estatuko VI. edizio honetan Euskal Autonomia Erkidegoko zortzi argazkik lortu dute finalerako hautaketa: Arabako bi (Delika eta Andoin), Gipuzkoako hiru (Bi Donostian eta bakarra Zumaian) eta Bizkaiko hiru (Bilbo, Durango eta Gaztelugatxe). Aukeratutako argazki bakoitzak euskal inguruaren eta paisaiaren izaeraren alderdi desberdin bat jasotzen du.
Lehiaketak, irailaren 27ko Turismorako Nazioarteko Egunaren harira antolatzen dena, lurraldeko ondarea eta tokiko txoko bereziak ikusgarri egitea du xede nagusi. Sare sozialetako hizkuntza bisuala baliatuz, parte-hartzaileen begirada pertsonalen bidez herrialdeko aniztasun geografikoa eta kulturala erakusten ditu.
Samuel Rodriguez lehiaketako arduradunak, sare sozialek ekarri duten hizkuntza berri horren inguruan aritu da: "Sare sozialek erabat aldatu dute helmuga berriak ezagutzeko dugun modua. Lehiaketa honek hizkuntza bisual hori aprobetxatzen du parte-hartzaileen ikuspuntuen bidez lurraldearen argazki kolektibo bat eraikitzeko".
Lehiaketa 2021. urtean egin zuten lehen aldiz eta ordutik 70 herri eta 10.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu.
"Sare sozialek erabat aldatu dute helmuga berriak ezagutzeko dugun modua. Lehiaketa honek hizkuntza bisual hori aprobetxatzen du parte-hartzaileen ikuspuntuen bidez lurraldearen argazki kolektibo bat eraikitzeko"
Emaitzak eta sariak
Dagoeneko aurkeztutako 2.400 irudi baino gehiagoren artean aukeratutako Delikako argazkia gainontzeko autonomia erkidegoetako finalistekin lehiatuko da bost sari nagusiak lortzeko.
Zehazki, lehiaketak 500 euro bideratuko ditu irabazlearentzat, 400 euro bigarrenarentzat, 300 euro hirugarrenarentzat, 200 euro laugarrenarentzat eta 100 euro bosgarrenarentzat, baita 50 euroko hamar accesit ere.
Horrez gain, lehiaketak biltzen dituen tokiko 13 lehiaketetan 3.900 euro banatu dira, guztira 5.900 euroko saria osatuz.
Saritutako lanen berri gaur bertan, urriaren 15ean, eman du antolakuntzak eta Durangoko bi irudi hautatu dituzte irabazle. Argazki guztiak ikusgai daude dagoeneko proiektuaren webgune ofizialean (www.mirinconfavorito.com), baita haren Instagram eta Facebook profiletan ere.
EAEko finalisten zerrenda osoa:
- Ana Belén Gonzalez Martínez (Araba, Andoin)
- Sonia Urreizti Gurpegui (Gipuzkoa, Donostia)
- Ainhoa Varela Oses (Gipuzkoa, Donostia)
- Ana Belen Gonzalez Martinez (Gipuzkoa, Zumaia)
- Pilar Quiroga Rodriguez (Bizkaia, Bilbao)
- Pilar Quiroga Rodriguez (Bizkaia, Durango)
- Ruben Monasterio (Araba, Amurrio)
- Elisabet Esteban Perez (Bizkaia, San Juan de Gaztelugatxe)