Larunbatean egin zituzten Aiaraldeko Kuadrillak antolatzen dituen berdintasun topaketak, Reforren goiz osoz. Erakunde ordezkariek ez ezik, hainbat herritar ere bertaratu ziren eta kirolari buruz mintzatu ziren.
Aurkezpenaren ostean, kirolean gertatzen diren desberdintasun estrukturalei buruz hausnartu zuten ikerlari eta adituen mahaian, baita emakumeek kirolean hasteko, mantentzeko eta praktika garatzeko dituzten oztopoei buruz ere. Halaber, aipatu zuten egungo praktikak, entrenamenduak eta txapelketak ez daudela genero ikuspegitik diseinatuta.
Ondoren, antolatutako bigarren eztabaida mahaian, kirolariak izan zituzten, Patri Espinar, Leire Troitiño eta Mendicidencias kolektiboa.
Kirolari profesionala izateko, lana gisa, horretaz bizitzeko aukera eta oztopo ugari aipatu zituzten. Bide batez, kolektiboki aritzeko, kirola praktikatzeko gune seguruak topatzea ezinbestekoa dela azpimarratu zuten.
Kirola jabekuntza feministarako tresna indartsua dela ere aldarrikatu zuten, indibidualki autonomia eta independentzia garatzeaz gain, talde lanean berdintasunez aritzeak eragiten duen ahalduntzea ere eragiten baitu.
Amaitzeko, Aiaraldea Bizikletea ekimenari errekonozimendua egin ziote, eta garaikurra eman zioten, berdintasunaren aldeko lanagatik.
Argazkiak: Aiaraldeko Kuadrilla