Nazioarteko ziklokrosak Amurrioko Refor kirolgunea hartu zuen larunbatean Jose Maria Basualdo Sari Nagusian. Kuskumendi taldeak antolatutako kirol probak 650 kirolari elkartu zituen orotara, ia hiru kilometroko zirkuitu teknikoan.
Elite eta 23 urte azpikoen lasterketek bereganatu zuten ikusmira handiena. Gizonezkoen kategorian Felipe Orts Euskaltel Euskadiko txirrindulariak erabateko nagusitasuna erakutsi du. Emakumezkoen lasterketan, aldiz, Sofia Rodriguezek, egungo Espainiako Txapeldunak, lortu du garaipena. Lasterketa berdinean zortzigarren postua eskuratu du Mirari Gotxi amurrioar gazteak.
Argazkiak: Naike Ereñozaga eta Jorge Morales