Mila lagunetik gora elkartu ziren igandean Gorobel Ibilaldiaren XL. edizioan. Amurriotik abiatu ziren mendizaleak, eta goiztiarrenek 60 kilometroko zirkuitua osatu zuten, Mendiko Lagunak Taldeak inoiz antolatutako ibilbiderik luzeena.
Izan 60 kilometroko ibilbidea, 27 kilometroko ertaina edo 10 kilometroko txikiena, proposamen guztiek Gorobel mendilerroko txoko ikusgarrienak zeharkatu zituzten. Goizale aterpea izan zen eguneko epizentroa. Bertan, mokadu beroa hartu zuten ibilaldira batu ziren ehunka mendizaleek.
Argazkiak: Endika Larrazabal