Atzo aurkeztu zituen PSE-EEk Arabako zerrendak Espainiako Kongresuko eta Senatuko hauteskundeetara begira. Javier Hurtado izango da zerrendaburua, iragarri bezala, eta Aiaraldeak ere ordezkaria izango du.
Hain zuzen, sozialistek Laura Fernandez kokatu dute Espainiako Kongresuko laugarren hautagai gisa. Gogoratu beharra dago Fernandez Amurrioko udal gobernu taldeko bigarren alkateordea dela eta Ekintza Sozialeko arloko ardurak dituela.
Halaber, Amurrioko talde sozialistaren presidentea da eta baita alderdiaren ordezkaria ere Aiaraldeko Kuadrillan. Profesionalki, amurrioarra osasunaren esparruko langilea da, erradioterapia eta irudi medikua ikasi baitzituen.