Lezama jai giroan murgiltzeko prest

Garazi Cuadra Alvarez

Kontzertuekin luzatuko dute gaua larunbatean. 

Herri bazkariak, txapelketak, kontzertuak… denetariko ekintzez gozatzeko aukera egongo da ostegunetik aurrera. 

Beste urte batez, Lezamako jaiak azaroko lehen egunak alaitzeko heldu dira. Kultura eta kirola uztartzen dituen egitarauarekin emango diete hasiera ospakizunei azaroaren 12an, ostegunean, San Martinen omenezko meza eginez.

Ondoren, zozketa egingo dute elizako arkupetan, eta 14:00etan 65 urtetik gorakoentzako bazkaria antolatu dute. Egunari amaiera emateko, txokolate jana egingo dute arratsaldeko seietan.

Hurrengo hitzordua azaroaren 14an izango da, egitarauko ekintza gehien biltzen dituen egunean. Ziklokrosak emango dio hasiera egunari goizeko hamaiketan.

Gero, 14:30ean, bazkaria egingo dute, eta arratsaldeko lauretan giroa berotzen hasiko da Iñaki Otegiren dantzaldiarekin. 19:00etan, aldiz, motozerrarekin egindako zuraren zizelkatzea ikusi ahalko da.

Afariak emango dio amaiera arratsaldeko ekintzei, 21:00etan. Gauean, berriz, Iraultza eta DJ Delgarro egongo dira giroa alaitzen 23:30etatik aurrera.

Amaiera

Igandea izango da jaien azken eguna, eta arratsalderako antolatu dituzte ekintzak. 16:30ean XV. Mus Txapelketan izena emateko epea irekiko dute, 20 euroko prezioan. Ordu erdi geroago ekingo diote txapelketari. Irabazleek honako sari hauek jasoko dituzte:

  • 1. saria: Txapelak + 120€
  • 2. saria: Botila sorta + 60€
  • 3. saria: Botila sorta + 30€

Autobusak Lezamara

Urtero bezala, autobusak antolatu dituzte Lezamatik igo eta jaisteko. Igoera 23:15ean egingo dute Amurrio Antzoki ondotik. Itzulera, aldiz, goizaldeko 6:15ean izango da. Tiketak Amurrioko kultura etxean daude salgai atzotik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide