Igandean 19:30ak aldera bi autok egin zuten talka A-625 errepidean, Amurrioko sarrera batetik gertu. Kolpearen ondorioz, ibilgailu batek kalte larriak izan zituen eta larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren.
Zerbitzu horien artean zeuden suhiltzaileak. Izan ere, auto baten gidaria harrapatuta eta zaurituta zegoen. Ibilgailutik atera ondoren, Usansoloko ospitalera garraiatu zuten gizonezkoa.
Nahiz eta bi egun igaro, autoa bide bazterrean dago momentuz, porlanezko bi hezi ere mugituta baitaude eta ez du trafikoa oztopatzen. Ertzaintzak adierazi du aseguru etxeena dela hori kentzeko ardura.