Amurrio eta kirola estu lotuta daudela erakutsi dute Kirol galaren I. edizioan

Aimar Gutierrez Bidarte

Amurrioko Kirol Gala ospatu zuten atzo aurrenekoz. Herriko hamabi kirolari eta elkartek jaso zuten aintzatespena, Amurrio eta kirola estu lotuta daudela erakutsiz.

Jendez lepo zegoen bart Amurrio Antzokia, Udalak estreinakoz antolaturiko Amurrioko Kirol Galan. Herriko kirolari eta elkarteak saritu zituzten, Musika Eskolak, Kuskua elkarteak edota Aimara antzerki taldeak girotutako ekitaldian.

Amurrioko Txirrindularitza Eskola, Amurrio Club, Saraube Saskibaloi Taldea, Pelotazale Elkartea, Oinkariak, Ezina Ekinez Egina edota Aresketa Gimnasia Taldea igo ziren oholtzara, urtean zehar egindako lanaren aitortza jasotzera.

Baina kirol talde eta klubetatik haratago izen propioz jositako gala izan zen. Ane Ramos patinatzaileak, Izaskun Bengoa eta Mirari Gotxi txirrindulariak eta Eliseo Iturburu eta Koldo Gabiña Etorkizuna eta Kaskagorri futbol taldeetako kideek saria jaso zuten ere, kirol munduan egindako ibilbideagatik.

Sarituekin batera askoz gehiago izan ziren ere oholtzatik pasa ziren kirolari ezagunak. Besteak betse, Hodei Muñoz Euskaltel Euskadiko txirrindularia, Iker Larrazabal pilotaria, Jose Maria Baualdo txirrindulari ohia edota Iñaki bea futbol entrenatzailea. Juilian Iantzi telebista aurkezleak ere agerpena egin zuen bideo bidez.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide