Gabonak ate joka dira, eta Amurrio prest dago jai-giroan murgiltzeko. Udalak Gabonetako egitarau zabala antolatu du datozen asteetarako, adin guztietako herritarrei zuzendutako kultura, kirol eta aisialdi proposamenekin. Jarduerak azaroaren 27an hasiko dira, Gabonetako argien piztearekin, eta urtarrilaren 5era arte luzatuko dira, Errege Magoen kabalkadarekin amaituz.
Datozen asteetan, herritarrek eta bisitariek askotariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute. Kultura ekitaldiak, kontzertuak, azokak, ikuskizunak, kirol jarduerak eta haurrentzako proposamenak izango dira egitarauaren ardatz.
Besteak beste, Musika Eskolako Gabonetako kontzertuak, magia gala, Gabonetako merkatua eta nerabeei zuzendutako hainbat jarduera antolatu dituzte.
Egitaraua azaroaren 27an hasiko da, Gabonetako argien piztearekin.
Abenduaren 24an, Olentzerok hartuko du protagonismoa Amurrioko kaleetan. Kalejira 16:30ean abiatuko da Juan de Urrutia parketik, eta 18:30ean izango da Olentzeroren agurra, plazan bertan. Hurrengo egunean, abenduaren 25ean, Olentzerori emandako gutun guztien erakusketa jarriko dute ikusgai Juan de Urrutia plazan.
Gabonetako haur parkea abenduaren 2tik 5era
Urtero bezala, urtarrileko lehen egunetan Gabonetako haur parkea izango dute haurrek. Urtarrilaren 2tik 5era bitartean, Bañueta kiroldegian jarriko dituzte puzgarriak. Goizez, 11:30etik 13:30era egongo da zabalik, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Azken egunean, urtarrilaren 5ean, goizez bakarrik egongo da irekita.
Gabonetako egitarauari amaiera emateko, Errege Magoak iritsiko dira Amurriora urtarrilaren 5ean. 12:30ean, pregoilariak eta errege-tronpetariek herritarrak abisatuko dituzte Juan de Urrutia plazan. Arratsaldean, kabalkada 17:00etan abiatuko da katekesitik, eta 18:00etan Errege Magoek agurra egingo dute udaletxeko balkoitik.
Egitarauaren bidez, Amurrioko Udalak herritarrak zein bisitariak Gabonetako jardueretan parte hartzera gonbidatu ditu, herriko kaleak eta espazioak jai-giroz betetzeko eta adin guztietako pertsonek elkarrekin gozatzeko aukera izan dezaten.