Arakaldoko Udalak herriko frontoia berritu du. Frontisaren gaineko saretaren ordez, adreiluzko horma bat eraiki da eta horma horretan beira-pabesezko lau lehio kokatu dira, argitasun gehiago lortzea helburu. Halaber, marra zuriekin ordezkatu dituzte lehengo marra beltzak. Honez gainera, frontoiko hormetan zeuden zuloak eta arrakalak konpondu eta hormak zarpiatu eta margotu dira.