OHZ tipoak eta ordenantza onartu ditu Arakaldoko Udalak herritarren parte hartzearekin

Erabiltzailearen aurpegia Arakaldoko Udala 2016ko eka. 30a, 07:56

Arakaldoko udalak OHZ (IBI) zergarako tipoak eta OHZri dagokion ordenantza onartu du azken udalbatza bilkuran. Horretarako, udal gobernuak tipo ezberdinak proposatu zizken herritarrei herri batzar batean eta bertaratutako herritarren adostasunarekin onartu zen tipoa eraman du udal gobernuak udalbatza bilkurara.

Arakaldoko udalak OHZ (IBI) zergarako tipoak eta OHZri dagokion ordenantza onartu du azken udalbatza bilkuran. Horretarako, udal gobernuak tipo ezberdinak proposatu zizken herritarrei herri batzar batean eta bertaratutako herritarren adostasunarekin onartu zen tipoa eraman du udal gobernuak udalbatza bilkurara. Berrogei urteren ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak zehaztutako balio katastral berriak direla eta, udalerriko balio katastrala %405 igo den arren, onartutako tipoekin, 2017tik aurrera, udalerriko etxebizitzen herenari jaitsiko zaio egun ordaintzen duen OHZ zerga, gainontzekoei 20 euro baino gutxiago igoko zaie, soilik kasu zehatz batzuetan igoko da hori baino gehiago, etxe bizitza horietako balio katastralaren igoera dela eta 40 urte hauetan.

Gauzak horrela, 2017an %8,5 gehiago jasoko luke Arakaldoko Udalak OHZ zergari dagokionez, zerga ordaintzen den era orekatua izanda ondasun higiezin ezberdinen artean.

Horretaz gain, udal gobernuak herritarren aurrean azaldu zuen bere proposamena OHZri dagokion ordenantzarako, herritarrak proposamenarekin bat zetozenez ordenantza ere onartu dute azken udalbatza bilkuran. Ordenantza honetan, adibidez, hobariak onartu dira eguzki-energia bezalako energia iturri berriztagarrien aldeko apustua egiten duten ondasun higiezin kasuetan.

Halaber, irailetik aurrera, diru sarrera txikiak jasotzen dituzten edota egoera zail ezberdinetan aurki daitezkeen familientzako diru-laguntzak OHZ zerga ordaintzeko arautuko dituen ordenantza batean lan egingo du udalak, ordenantza eredu hau ere herritarren oniritziarekin.

Ordenantza honen arabera diru-laguntzak esleitzeko orduan, familia-unitatearen diru sarrerak ez ezik familia kide kopurua ere kontutan hartuko da. Era berean, egoera pertsonalak ere kontutan hartuko dira, hala nola genero-indarkeriaren biktima izatea, familia kideren bat menpekotasun egoeran egotea edo guraso bakar batek seme-alabak zaindu beharreko kasuak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide