"Kukutze Mendi klubaren bitartez herriko jendearen arteko harremanak estutu nahi ditugu"

Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 17:22

EDUARDO CASTRO BARADO (Arakaldo, 1977) Kukutze Mendi Taldeko sortzaileetariko bat da. Arakaldon abiatu duten egitasmoaren helburuak azaldu ditu.

Ostiralean Kukutze Mendi Taldea aurkeztu zenuten, sortu duzue jadanik?

EDUARDO CASTRO BARADO (Arakaldo, 1977) Kukutze Mendi Taldeko sortzaileetariko bat da. Arakaldon abiatu duten egitasmoaren helburuak azaldu ditu.

Ostiralean Kukutze Mendi Taldea aurkeztu zenuten, sortu duzue jadanik?

Urtarrilaren 29ko aurkezpenean komentatu zen bezala, oraingoz, armarria edo logoa, ekipajeen diseinua eta klubaren estatutuak ditugu prest.

Zuzendaritza taldea eta kuotak ere erabaki dira dagoeneko. Paper guztiak Eusko Jaurlaritzan aurkeztea falta zaigu eta baita Federazioan taldea onartzea ere.

Nola bururatu zitzaizuen talde egitea? Zerbait egin duzue dagoeneko?

Herrian, badaude hainbat pertsona mendiarekin eta kirolarekin harremana duten jarduera ezberdinak egiteko gogoa dutenak.

"Klubaren bitartez jarduerak eta irteerak antolatu ahal dira, kirolaren bitartez, herriko jendearen arteko harremanak ere estutzeko".

Oraingoz irteera bakarra egin dugu, urtezahar egunean Untzuetarako igoera egin genuen familia giroan, Untzuetako tontorretik urtea agurtzeko asmoz. Otsailaren azken astebururako beste irteera bat egingo dugu.

Zer talde mota egin nahi duzue? Zein izango da filosofia?

Hilabete bakoitzeko azken ostiralean batzar bat egingo dugu non klubaren kontuak hitz egingo diren eta baita ere hurrengo hilabetearen irteera prestatu ere.

"Gure asmoa, hilabete bakoitzean irteera bat egitea da. Batzar horretan erabakiko da irteera mota, interesa duten pertsonen arabera, adina, prestakuntza fisikoa, etab."

Dena dela, ideia da mota ezberdinetako irteerak egitea, batzuk umeekin eta familia giroan eta beste batzuk, gogorragoak. Era horretan umeen artean ere mendizaletasuna, kirola egitea eta naturaz gozatzea sustatuko dugu.

Aipatutako azken batzarrean, urtarrilaren 28an, erabaki genuen Untzuetako tontorrera igoko garela umeak eta nagusiak.

Hortik aurrera, eskualdean egingo ditugu txango gehienak, baina gure asmoa ere bada noizbehinka urrunago joatea, eta Aiaraldetik kanpo dauden beste mendi ingurune batzuetara ere jotzea.

"Honetaz gain, urtero, urte amaieran, Untzuetara igoera bat egitea aurreikusi dugu eta bai herriko jendea zein inguruetako herrietakoa animatzea gustatuko litzaiguke".

Beste alde batetik, batzuetan klubeko kide batzuek gure klubetik kanpo antolatu daitezkeen mendi eta kirol jardueretan ere parte hartu nahi dugu, adibidez, hiru kidek parte hartu zuten Laudioko Herrikrosean

Arakaldon zer nolako harrera izan du ekimenak?

Orain arte oso harrera ona izan du egitasmoak, ume eta nagusien artean 30 pertsona inguru daude interesatuta 160 biztanleko herri batean. Horrek animatzen gaitu aurrera jarraitzen.

Zeintzuk izango dira hurrengo urratsak?

Kluba ofizial egiteko falta zaizkigun urratsak amaitu behar ditugu eta ondoren, interesatutako pertsonak inplikatzea klubaren egunerokotasunean, horrela guztion artean kluba aurrera ateratzeko.

Halaber, ekipajeak ekoiztu behar ditugu, finantziazio iturriak aztertu, materiala erosi, etab.

 

 



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide