4 ibilbide aurkeztuko dituzte gaur, paseatzeko eta Arakaldoko historia ezagutzeko

Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 08:00

Arakaldoko Udalak, herriko historia, kultura eta natura ondarea ezagutarazteko asmoz zein naturan kirola egitea eta ohitura osasungarriak sustatzeko xedez ekin dio “Arakaldo Sustraiak Aurkitzen” egitasmoari. Gaur aurkeztuko dute 18:30ean udaletxean ekimena.

Arakaldoko Udalak, herriko historia, kultura eta natura ondarea ezagutarazteko asmoz zein naturan kirola egitea eta ohitura osasungarriak sustatzeko xedez ekin dio “Arakaldo Sustraiak Aurkitzen” egitasmoari. Gaur aurkeztuko dute 18:30ean udaletxean ekimena.

Bere helburuak lortzeko, 4 ibilbide landu eta 4 ibilbideetan seinaleak eta informazio-panelak ezarri dituzte.

Arakaldoko interes historikoa eta toponimikoa duten lekuak zeharkatzen dituen ibilbide bat ere aurkeztuko dute, eskualdeko “Zuztarretatik ahora” egitasmoaren barruan sortu den bideo baten bitartez.

Era berean, Arakaldo herritarrek kirola eta mendiarekiko ohitura osasungarriak bultzatu nahi dituztenez, aipatutako proiektuaz gain, herrian eratzen ari den mendi eta kirol klubaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Hurrengoa izango da aurkezpenaren egitaraua:

. Proiektuaren aurkezpena eta zergatiak (Udal arduradunak).

· Ibilbide toponimiko eta kulturalaren bideoaren aurkezpena (Jon Bollar, Arakaldoko euskara teknikaria eta Labayru Ikastegiko arduradunak, bideoaren sortzaileak).

· “Kukutze mendi eta kirol kluba”ren sorreraren berri (Mendi taldeko kideak).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide