ISAURA GAGO, MIGUEL ANGEL IBARRONDO, RAFAEL PEÑA, MARI CARMEN MEDINILLA, SONIA SEGUNDO eta JON NAVARRO dira Arakaldoko euskaltegiko ikasleak. Bizkaiko euskaltegi txikienaren kideak bere esperientzari buruz mintzatu dira.
Arakaldon euskaltegiko ikasturtea hasi da, zenbat ikasle daude eta herriko zenbateko ehuna osatzen dute?
Sei ikaslek eman dute izena, sei horietatik , bat bertokoa da, beste lau Arakaldon bizi dira eta bestea Laudion bizi da.
Arakaldoko euskaltegiak filosofia eta praktika berezia dauka,azalduko diguzu?
Ez dugu ezer berezirik egiten, beste taldeetan bezala AEKak erabiltzen duen metodologia erabiltzen dugu
Nola lortu du Arakaldok euskaltegia izatea?
Talde sortzearen ideia Jabirena (egungo alkatea) izan zen, bera hasi zen jendea bilatzen.
Zenbat urte ditu euskaltegiak eta zenbat ikaslek eman dute izena?
Hau da gure laugarren urtea. Lau urte hauetan 13 ikaslek eman dute izena, arrazoi desberdinak direla eta, euskaltegira etortzeari utzi behar izan diote.
Nola konpontzen ziren lehen Arakaldoko herritarrak?
AEK hurbildu arte Laudiora joaten ziren.