Askotariko ekintzak Arakaldoko jaietan: Irrien Lagunak, bertsoak, erromeriak, DJak, erronkak, Drag Queen-ak...

Erredakzioa 2015ko uzt. 14a, 08:02

Uztailaren 17tik 19ra iraungo du festak, eta egitarau oparoa prestatu dute Arakaldoko Udalak eta Arakaldoko Jai Batzordeak egun hauetarako.

Uztailaren 17an arratsaldeko 18:30ean jaien hasiera iragarriko du txupinazoaren hotsak, jarraian, dagoeneko ohitura den legez, Irrien Lagunak ikuskizuna hasiko da, "aurten Irri Herri Anitz" emanaldiarekin hurbilduko direlarik.

Uztailaren 17tik 19ra iraungo du festak, eta egitarau oparoa prestatu dute Arakaldoko Udalak eta Arakaldoko Jai Batzordeak egun hauetarako.

Uztailaren 17an arratsaldeko 18:30ean jaien hasiera iragarriko du txupinazoaren hotsak, jarraian, dagoeneko ohitura den legez, Irrien Lagunak ikuskizuna hasiko da, "aurten Irri Herri Anitz" emanaldiarekin hurbilduko direlarik.

Ondoren, zortziak aldera, aparra botako dute ume eta ez hain ume direnak jostatu daitezen. Ondoren Garilak 26 taldearen dantza eta rock doinuak entzungo dira Arakaldoko plazan gaueko ordu txikietara arte.

Talde honen atsedenaldian, gaueko 11etan Asier Bilbao-ren Drag Queen taldeak animatuko du Arakaldoko giroa.

Larunbatean egun osoko egitaraua

Larunbatekoa izango da egun nagusia. 10:30etan mendi ibilbidea abiatuko da. Handik ordu erdira norgehiagoka burutuko dute Carlos Iturbe arakaldoarrak eta Asier Bolibar olabezarrak. Biek mendi lasterketa bera egingo dute. Baina Bolibarrek zaldi gainean egingo duen bitartean, Iturbek korrika egingo du.

Trikiti kalejira, meza eta ume zein helduentzako jolasak egongo dira gero, eta arratsalde partean -16:00etan- Mus txapelketan parte hartzeko aukera egongo da. Puzgarriak, jokoak, tortilla lehiaketa eta bolo txapelketa egingo dira ondoren, eta iluntzean askaria egongo da odoloste eta txokolatearekin.

Askaldu baino lehen artzain txakurren erakustaldia egingo dute arratsaldeko 19:00etan. 21.00etan hasiko da Orots erromeria eta ondoren DJ Xaibor-ri dagokio dantzan jartzea Arakaldoko biztanleak eta herrira hurbiltzen diren lagun guztiak.

Igandean jaia agurtuko dute

Igandean, aurtengo jaiei agur esateko unea iritsiko da. 10:30etatik aurrera txistu kalejirarekin alaituko dituzte herriko kaleak.

Azoka ere egongo da 11:00etatik aurrera, 12 postu jarriko dituzte aurten eta arlo anitzetakoak, beraz Arakaldoko Udaletxetik zein Jaien Batzordetik animatzen dituzte aiaraldear guztiak Arakaldora etortzera tokiko baserritarrak eta ekoizleak babesteko. Azoka indartzeko ahaleginak egiten ari dira herri txikia izan arren.

Ekimen berri bat ere prestatu dute Arakaldon aurtengo jaietarako, herri frontenis lehiaketa, baina ez edonola, mozorroturik joan behar dira parte-hartzaileak 10:30etan. Frotenis lehiaketa berezi hori behar bezala kontatzeko bertsolariak hurbilduko dira Arakaldora. Mozorro-Frontenis lehiaketa, zortziko txikian!

12:00etan perkusio tailerraren txanda iritsiko da, Mustapha Agharbanen eskutik. Ordu berean bola txapelketa ere hasiko da, eta handik ordu erdira igel txapelketari ere ekingo zaio.

Festak herri bazkariarekin amaituko dira. Bazkaria trikiti eta pandero doinuarekin alaituta egongo da. Bazkal ostean karaokea eta jolasak egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide