“Nahiz eta ez gobernatu, herritarrek gobernuan zein kalean inplikatu garela ikusi dute"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko mai. 26a, 11:12

Jabi Asurmendik EH Bilduko hautagaia da. Arakaldon bozka gehien lortu zituen igandeko hauteskundeetan.

Jabi Asurmendik EH Bilduko hautagaia da. Arakaldon bozka gehien lortu zituen igandeko hauteskundeetan.

Lehenik eta behin zorionak. Nola sentitzen zara garaipena eta gero?

Oso pozik ilusio handia daukagu eta proiektu asko ditugu aurrera ateratzeko. EH Bilduko lantaldea proiektu asko ditugu herrian egiteko orduan orokorrean nahiko pozik gaude eta jendearen babesa oso garrantzitsua izan da batez ere legegintzaldi honetan gertatu diren gauzekin, ustelkeri kasuak ... guretzat oso esanguratsua aizan da hauteskundeetan suertatu diren emaitzak.

Nola baloratzen dituzu zure alderdiko emaitzak?

herriaren babes handia daukagula Ikusi dugu eta oso pozik gaude guretzat oso emaitza positiboak dira.

Zer dela eta uste duzu gertatu dela gorakada hau?

Nik uste jendeak ikusi duela lau urte hauetan lan egin dugula. Nahiz eta gobernatzen ez egon, bai gobernuan eta baita herrian ere inplikatu garela. Iniziatibarekin ibili gara beti eta jendeak ikusi du gogotsu gaudela, udaletxea herriarengana hurbildu dugula eta ulertu nahi dut horiek izan direla gorakadaren irizpideak.

Eta beste taldeen emaitzak nola baloratzen dituzu?

EAJko zinegotzi bakarra atera da. Bitxia da zerrendako hirugarrena atera baita. Bozketen aldetik badago ezberdintasuna, baina nominala denez azkenean gertatu dena da EH Bilduko lehenengo lau pertsonek atera dutela bozka gehien eta EAJ hurrengoa.

Udalbatzaren osaketa berria ikusita, zeintzuk izango dira zure lehentasunak gobernatzeko?

Herritarrekin gobernatu nahi dugu. Herri txikia izanda parte hartzea ahalik eta gehien sustatzea da gure helburua eta herriak erabakietan parte har dezan.

Zeintzuk izango dira zure lehentasunak datozen hilabeteetan?

Herrian hainbat konponketa egin behar ditugu. Urte hauetan egon den utzikeria guztia alde batera utzi eta konponketak egin: parkea, bolatokia... Pixkanaka pixkanaka martxa hartu, parte hartzea bultzatu eta baloratzen hastea ditugun proiektu guztiak.

Herritarrei zein mezu zabalduko zenieke emaitza hauek ikusita?

Benetan eskertzen dugu eman diguten babesa, momentu on zein zailetan. Indar pilo bat ematen digu aurrean daukagun lanari aurre egiteko.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide