ARAKALDO: Txanponak erabaki ez dezan

Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 09:29

Arakaldo herri txikia denez udal ordezkariak aukeratzeko modu berezia dauka. Alderdiak bozkatu ordez, herritarrek hautagaiei eman behar diete boza, pertsona zehatzei alegia. 3 pertsona ezberdinei eman diezaiekete botoa. Sistema horren ondorioz egungo alkatea txanponaren bitartez hautatu behar izan zen 2011an.

Arakaldo herri txikia denez udal ordezkariak aukeratzeko modu berezia dauka. Alderdiak bozkatu ordez, herritarrek hautagaiei eman behar diete boza, pertsona zehatzei alegia. 3 pertsona ezberdinei eman diezaiekete botoa. Sistema horren ondorioz egungo alkatea txanponaren bitartez hautatu behar izan zen 2011an. Bosgarren zinegotzia lortzeko hautagaiak bozetan berdinduta zeudenez, txanponak deliberatu zuen noren esku geratu behar zen zinegotzi horren eserlekua.
EAJren alde erori zen txanpona 2011an eta jeltzaleek eskuratu zituzten 3 zinegotzi eta beraz gehiengoa.
Aurten EAJ eta EH Bilduren lehiak baldintzatuko ditu hauteskundeak. Historikoki ezker abertzaleak eta jeltzaleek izan dituzte alkatetzak -gehiagotan azken horiek- eta beraz Mª Carmen Anguiano eta Jabi Asurmendi egongo dira aurrez aurre.  Baina arakaldoarrek erabaki beharko dute alkategaiak edo zerrendako beste kideak gogoko dituzten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide