Arakaldoko EH Bilduk bere zerrenda aurkeztu du udal hauteskundeetarako

Erredakzioa 2015ko api. 15a, 08:39

Arakaldoko EH Bildu taldeak datozen udal hauteskundeetarako zerrenda osatu du eta 5 kideak izendatu ditu dagoeneko. Hurrengoak izango dira Arakaldoko EH Bilduren zerrendako hautagaiak:

  1. Jabi Asurmendi Sainz. Informatika ingeniaria eta irakaslea da.

  1. Monika Zalabarria Calzada. Hezitzailea da. Hainbat urtez ibili da langileen eskubideak defendatzen.

Arakaldoko EH Bildu taldeak datozen udal hauteskundeetarako zerrenda osatu du eta 5 kideak izendatu ditu dagoeneko. Hurrengoak izango dira Arakaldoko EH Bilduren zerrendako hautagaiak:

  1. Jabi Asurmendi Sainz

Informatika ingeniaria eta irakaslea da.

  1. Monika Zalabarria Calzada

Hezitzailea da langileen eskubideak defendatzen sindikagintzan.

  1. Luis Maria Larrinaga Ibarretxe. Norteneko langile ohia da, nahiz eta gaur egun langabezian dagoen enpresaren egoera dela eta.

  2. Maite Mora Biñuales. Langilea da.

  3. Josu Luengo Durana. Langilea da.

Kide gehienek errepikatzen dute orain dela 4 urteko zerrendatik. Josu Luengo izan ezik.

Arakaldoko EH Bildutik azpimarratu dute Arakaldo bezalako herri batean zerrendak osatzeko beharrezkoak diren 5 lagun aurkitzea zail samarra suertatzen dela maiz. Izan ere, kopuru hori biztanleriaren %4a da. Alegia, Laudio batean 800 laguneko zerrendak osatu beharko balira bezala.

Koalizioak adierazi du zerrenda eta herri programa bilera ireki ezberdinetan zehaztu direla, beraz, bide batez, herri programan sartu dituzten puntu garrantzitsuenak ere aipatu dituzte Arakaldoko EH Bilduko kideek:

  • Fracking kontrako ekintzak burutu.

  • Herriko biodibertsitatea zaindu.

  • Energia berriztagarriak sustatu.

  • Herriko argindar sistema publikoa aztertu eta hobetu.

  • Autosufizientzia energetikoa garatu.

  • Txokoa eta parkea konpondu.

  • Herriko plaza handitu eta osatu.

  • Lehen sektorea eta tokian tokiko produktu ekologikoen alde egin.

  • Parte hartzea bultzatu.

  • Herriko azpiegiturak hobetu.

  • Herriko sarbidea hobetu.

  • Euskara eta kultura.

  • Gazteentzako ekimenak burutu.

  • Nagusien beharrak aztertu eta irtenbidea eman.

  • Herritarren arteko harremanak sustatu.

  • Kirola eta kirol taldeak bultzatu eta lagundu.

  • Euskal ikurrak sustatu.

Bozkatzeko sistema berezia

Horretaz gain, Bilduk aipatu du Arakaldok 250 biztanle baino gutxiago dauzkanez, bozkatzeko sistema ezberdina dela eskualdeko beste herriekin alderatuta.

Hau da, hautesleek papera bakarra daukate hauteskundeetara aurkezten diren indar guztien zerrendekin eta zerrenda horietako kideetatik 4 lagun gehienez aukeratu behar dituzte. Zerrenda irekiak dira, alegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide