Beste hainbat herritan bezala, Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformak Arakaldo LOMCErik gabeko herria izendatzeko eskaera aurkeztu du herri horretako udaletxean eztabaidatu dezaten, mozio baten bitartez. Mozioa, azaroan egingo den Udal Osoko Bilkuran landuko da, oraindik data zehatzik ez dagoen arren.
Hori dela eta, LOMCE hezkuntza legeari buruzko hitzaldi bat antolatu dute Arakaldon. Era horretan, oraindik legearen nondik norakoak ezagutzen ez dutenek lege horrek ume eta gazteei ekarriko dizkien ondorioak ezagutzeko parada izango dute.
Hitzaldia, Arakaldoko Udaletxeko Udalbatza Aretoan izango da, azaroaren 4an, asteartea, arratsaldeko 8etan.
Laudion urrian egindako udalbatzan mozio bera eztabaidatu zuten baina Omnia eta Bilduren babesa bakarrik lortu zuen. EAJ eta PSE-EE beste testu bat adostu nahi izan zuten eta PPk aurka bozkatu zuen. Hori dela eta mozioak ez zuen aurrera egin.