Pasa den astean Bilboko auzitegiak azken ebazpena bidali dio Arakaldoko Udalari espainiar ikurra jarri dezan sinboloen legea dela eta. Ebazpen horretan, espainiar bandera jartzeko azken epe-muga zehazten da, epai horrek espainiar ikurra Arakaldoko Udaletxeko aurrealdean zein udalbatza aretoan jartzera behartzen du Udala.
Estatuko abokatuak egindako salaketan, beste dokumentazioarekin batera espainiar banderaren konstituzio aurreko arautegia txertatu du. Aairaldea komunikazioak jakin duenez, ikur hori eskualdeko beste udaletxe batzuetan ere gertatu da.
Arakaldoko Udalak ez du erabaki oraindik nola jorratuko duen espainiar bandera jartzeko inposatzea dela eta.
Polemikoa izan da hainbat herritan ikurra jartzearen agindua eta azken asteetan protagonismo berezia izan du hedabide eta erakundetan Laudioko kasuak, alkateari leporatu baitio ikurra jartzeko beharra epaileak.