Arakaldoko Jaiak 2014

Erredakzioa 2014ko uzt. 24a, 09:09

Arakaldon jaiak ospatu dituzte asteburuan. Musika izan da protagonista nagusia, DJ Xaibor eta EH Sukarra besteak beste egon baitira herrian. Baina umeentzako hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte: Irrien Lagunak, apar jaia, djenbe ikastaroa... Gainera herri-kirolak, bertso-saioa, bazkaria eta hainbat kontu egin dira. Gauza bitxiena zaldi eta korrikalari baten arteko lasterketa izan zen.

Argazkiak: Jabi Asurmendi

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide