Irrien lagunak eta EH Sukarra egongo dira Arakaldoko Jaietan

Txabi Alvarado Bañares 2014ko uzt. 14a, 08:00

Prest dago Arakaldoko Jaien egitaraua. Uztailaren 18tik 20ra iraungo du festak, eta egun guztietan egongo dira ekintzak.

Prest dago Arakaldoko Jaien egitaraua. Uztailaren 18tik 20ra iraungo du festak, eta egun guztietan egongo dira ekintzak.

 Uztailaren 18an goiz hasiko da jaia, 12:30etan pintxoak eta tritilari taldearen musika egongo baitira, meza ostean. Txupinazorako, baina, arratsaldera arte itxaron beharko da. 18:30etan piztuko da suziria, eta jarraian Irrien Lagunaken ikuskizuna hasiko da. Ondoren, zortziak aldera, aparra botako da ume eta ez hain ume direnak jostatu daitezen. Egunari Xaiborrren musika eta animazioarekin amaituko da.

 Larunbatekoa izango da egun nagusia. 10:30etan mendi ibilbidea abiatuko da. Handik ordu erdira norgehiagoka bat burutuko dute Carlos Iturbe arakaldoarrak eta Asier Bolibar olabezarrak. Biek ala biek mendi lasterketa bera egingo dute. Baina Bolibarrek zaldi gainean egingo duen bitartean, Iturbek korrika egingo du.

 Txistu kalejira eta ume zein helduentzako jolasak egongo dira gero, eta arratsalde partean (16:00etan) Mus txapelketan parte hartzeko aukera egongo da. Puzgarriak, tortilla lehiaketa, herri kirolak eta bolo txapelketa egingo dira ondoren, eta iluntzean azkaria egongo da odoloste eta txokolotearekin. 21.30etan hasiko dira kontzertuak: Joxpa erromeriak joko du lehebizi, eta jarraian Erio (Laudio), Astarte (Amurrio) eta EH Sukarra taldeek hartuko dute lekukoa, goizeko ordu txikietara arte.

 Igandean, berriz, aurtengo jaiei agur esateko unea iritsiko da. 10:00etatik aurrera trikitixa kalejira, pilota partidak eta azoka egongo dira. 12:30etan perkusio tailerraren unea iritsiko da, Mustapha Agharbanen eskutik. Ordu berean bola txapelketa ere hasiko da, eta handik ordu erdira igel txapelketari ere ekingo zaio. Festak herri bazkariarekin amaituko dira. Oskar Eztanga eta Onintza Enbeita bertsolariek abestuko dute bertan, eta ostean karaokea eta jolasak egongo dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide