Arakaldoko Udalak lan-poltsa berria ireki du. Deialdia zabaldu duen oharraren bitartez erakundeak azaldu du derrigorrezko eta premiazko baso eta udal bideen garbiketarako kontratatuko dituztela langileak laster.
Izena emateko aukera apirilaren 7an hasi zen, hilabetean zehar epea irekita egongo da eta apirilaren 30ean bukatukotzat emango dute, 14:00etan hain zuzen ere. Arakaldoko Udaletxera hurbildu beharko dira interesa dutenak.
Lan-poltsan parte hartzeko udalak hurrengo baldintzak jarri dizkie bere burua aurkeztu nahi dutenei:
1. Interesa dutenek eskaera sinatu beharko dute.
2. Derrigorrezkoa da langabezian egotea. Hori ziurtatzeko Lanbideko
txartela eguneratuta aurkeztu beharra dago.
3. Familia-liburuaren fotokopia atxikitu behar da.
4. NANa ere erakutsi beharko dute