Ondasunegik udalari 36.000€ zor zizkiola salatu du Bilduk

Erredakzioa 2014ko mar. 13a, 09:16

Ondasunegi enpresak Arakaldoko Udalarekin zuen zorra kitatu du. Hala ere, Bilduk egoeraren salaketa egin du. Batetik irakurketa kualitatiboa egin du, Victor Egia alkatea eraikuntza enpresa horretako administratzaile solidarioetako bat delako. Eta, bestetik kuantitatiboa, guztira ustezko zor horrek ia udal aurrekontuaren laurdena suposatzen duelako.

Ondasunegi enpresak Arakaldoko Udalarekin zuen zorra kitatu du. Hala ere, Bilduk egoeraren salaketa egin du. Batetik irakurketa kualitatiboa egin du, Victor Egia alkatea eraikuntza enpresa horretako administratzaile solidarioetako bat delako. Eta, bestetik kuantitatiboa, guztira ustezko zor horrek ia udal aurrekontuaren laurdena suposatzen duelako.

Polemika 2006an Madariaga auzoko 4.egikaritze unitateari dagozkion familia bakarreko lau etxebizitzaren hirigintza-aprobetxamenduekin hasi zen. 2009an etxebizitza guztiak salduta zeuden eta enpresak 12.003,73 euro ordaindu behar zituen erabilera lizentziagatik.

Arakaldoko Bildukoen aburuz, ez da hori zor bakarra: “Badago beste zor bat 24.000 eurokoa Elexalde-Madariaga auzoan 6.egikaritze unitateari dagokiona. Alkateak 2009ko uztailaren 16an sinatutako dekretu bategatik Ondasunegi enpresari jada amaituta dagoen familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko obra lizentzia eman zion”.

Bilduko ordezkariek orain arte zorra zergatik ez den ordaindu azaltzeko eskatu zuten udal osoko bilkura. Horregatik, berehala %20ko interesa ekarriko lukeen premiamendu bidea abiaraztea proposatu zuten Bildukoek, “horren bitartez, zorraren indarraldia luzatuko litzateke eta zorra kobratzeko bide eraginkorragoak bilatu ahal izango lirateke”.

Era berean, Elexalde-Madariaga auzoan 4 etxebizitza eraikitzeko obra lizentziako irregulartasunak salatu zituzten koalizio abertzaleko kideek: “Obra honengatik Ondasunegi enpresak udal diru kutxari 22.262.50 euroko ordaina egin beharra ekarriko luke. Bereziki larria iruditzen zaigu obra lizentziaren jakinarazpena ez jasotzea, alkatea den Ondasunegi E.M-ko administratzaile solidarioak jakinarazpena ezagutzen zuenean”.

Alkatearen adierazpenak

Victor Egia alkateak Aiaraldea Egunkariari adierazi dionez, udaleko teknikariekin etxebizitzak eraikitzeko bi fase adostu zituzten: “Arakaldo oso herri txikia da eta etxebizitza batzuk egin behar genituen. Unitatea Proiektua aurkeztu genuen baina ez zen obra garatu”. Egiak baieztatu duenez, zorra kitatuta dago: “Udalbatzan %5eko interesa epeka ordaintzea onartu zen, eta obren lizentziari uko egitea”.

Horren harira, Egiak argitu du krisi ekonomikoagatik obra lizentzia etetea erabaki zuela Ondasunegik: “Udalari ahoz jakinarazi zitzaion, idatziz ez. Etxebizitza horiek salgai daude, jendeak interesa badu soilik eraikiko ditugu”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide