JABI ASURMENDI (1979, Arakaldo) Bitarlan empresako kidea da. Oraintsu, mezularitza zerbitzua eskaintzen duen Telegram aplikazio librea euskaratu dute.
Zer da telegram?
Telegram berehalako mezularitzarako aplikazio bat da, whatssapp modukoa.
Whatsapp aplikazioarekiko zein ezberdintasun ditu?
Software askea da, hori da nire iritziz garrantzitsuena. Jende askok hori doakotasunarekin harremantzen du, baina ez da hori soilik. Softtware libreek askatasuna ematen dizute. Guri, adibidez, kodigoa hartu eta euskaratzeko aukera eman digu. Are gehiago, euskaraz soilik sareratzeko parada eman digu. Hori whatsapp batekin ezin da egin. Nolabait esateko, tarta bat bezalakoa da. Tartaz gain programa libreek errezeta ematen dizute, eta errezeta zure gustura egokitzeko aukera. Gakoa ez da doakotasuna, askatasuna baizik. Horretaz gain, elkarrizketak zifratzeko aukera dauka. Horrek mezuak enkapsulatuta joatea esan nahi du, inork ezin dituela deszifratu. Era honetan maskara batekin bidaltzen dira mezuak saretik. Ezin du inork irakurri. Hala ere, ez da ezer %100 segurua.
Gainera, doakoa izango da betiko eta ez dauka publizitaterik. Segurtasun aldetik ere zifratzeaz gain autosuntsiketa denbora bat eskaintzen du mezuetan. Hau da, idazten duzun mezu hori zuk zehaztutako denbora tartean ezabatzen da. Orduan, pribatutasun kontzeptua gehiago lantzen du. Taldeak sortzeko aukera ere badu, whatsappak baino parte hartzaile gehiago txertatzeko daitezke.
Fitxategiak bidaltzeko orduan ere, telegram-ek tamaina gehiago igortzeko aukera baimentzen du, giga bat arte.
Bi bertsio daude, androiderako eta IOS-rako. Guk, baina, euskarazko probako bertsioa androiderako bakarrik jarri dugu, baina etorkizunean iphonetarako prest egotea espero dugu. IOS-ekoa itxiagoa da, zailagoa, horregatik egin dugu Androiden.
Aplikazioa euskaratu egin duzue. Nondik atera zen ideia?
Telegram aplikazioa ezagutzean Bitarlanen erabiltzen hasi ginen. Euskara eta software askea dira gure enpresako bi oinarriak. Gure artean komunikatzeko erabiltzen hasi ginen, eta ingeleraz bakarrik zegoenez euskaratzea erabaki genuen. Bermeoko Gaueko enpresak euskaratzeko nahia azaldu zuen eta haiekin egin dugu.
Zelakoa izan da prozesua?
Iturburu kodea interneten dago, garatzaileek software askerako erabiltzen den biltegi batera igo zuten. Bertatik itzulpena egiten joan gara, gainbegiratu egin dugu eta garatzaileei bertsio ofizialera gehitzeko jakinarazi. Horretaz gain, guk euskarazko telegram –a bakarrik duen aplikazioa sortu dugu, hari berri bat. Euskaratzea hiru-lau eguneko lana izan da, aste bateko kontua. Hiru edo lau pertsonaren artean egin dugu, testu asko ez dituenez erraza izan da.
Non eta nola deskarga liteke?
Bitarlan.net webgunetik jaitsi liteke. Google Playn dagoen bertsioa ofiziala da eta horregatik dago ingeleraz. Horregatik dago probako bertsio hau webgunean bakarrik eskuragarri, probako bertsioa delako.
Emaitza ez da beti lanaren neurrikoa izaten. Zuek zer espero duzue?
Oso harrera ona izan du, harrituta gaude. Urtarrilaren 30ean sareratu genuen euskaratuta zegoenaren albistea. Ostiralean probaren helbidea bidali genuen eta bi astetan 10.000? deskarga egon dira.
Euskarak teknologia berrietan zein toki du?
Ez dut uste txarto dagoenik. Twitterren, umapen arabera 5.000 erabiltzaile aktibo daude. Hobeto egon daiteke, baina ez naiz ezkorra. Erabiltzaileak oso militanteak dira, zerbait euskaraz dagoela ikusten badute edozer egiten dute zabaldu eta erabiltzeko,, elegramekin gertatu den bezala.
Euskarak dituen hiztunak izanda aplikazio gehiagotan izan beharko luke presentzia. Kasu honetan euskarak bere tokia hartu du aplikazio honetan, hiztun gehiago duten hizkuntzekin batera.
Eta zein izan beharko luke?
Euskaldun bezala edozer beti izango da gutxi. Instituzioen webgune batzuk elebitan daude baina lehenetsitako hizkuntza ez da euskara.
Aurrera begira, baduzue beste erronkarik buruan?
Bai. Honek sekulako indarra eman digu. Telegramekin 100 aplikazio euskaratzeko erregaia eman digu jendeak. Doainik egin dugu, euskaraz erabili nahi genuelako.