Tokiko Jasangarritasun egoerarekin pozik

Erredakzioa 2014ko ots. 6a, 11:33

Udaltalde21-ek Nerbioi Goiena eskualdeko herri bakoitzeko jasangarritasun egoera aztertu du. Txosten horretako datuekin pozik azaldu dira Arakaldotik. Izan ere, eskualdeko antzeko udalerrietako batez bestekoa baino hondakin gutxiago sortzen dituzte. Gainera, urtez urte hondakin gutxiago ekoizteko joera ikusten da.  

Udaltalde21-ek Nerbioi Goiena eskualdeko herri bakoitzeko jasangarritasun egoera aztertu du. Txosten horretako datuekin pozik azaldu dira Arakaldotik. Izan ere, eskualdeko antzeko udalerrietako batez bestekoa baino hondakin gutxiago sortzen dituzte. Gainera, urtez urte hondakin gutxiago ekoizteko joera ikusten da.  

Era berean, berotegi-efektuko gasen kasuan isuriak eskualdeko udalerrietako batez bestekoa baino txikiagoa da, nabarmen gainera.

Hala ere, hobetu beharreko neurgaiak ere azaltzen dira txosten horretan. Esate baterako, gaikako bilketaren bidez jasotako hondakinei dagokienez, batez bestekoaren gainetik dago Arakaldoko neurgaia; alabaina, birziklapen bolumena jaitsi da pixka bat urte batetik bestera. 
        
Halaber, etxeko gas natural eta elektrizitate kontsumoa urtez urte murrizteko joera igartzen bada ere, inguruko herrietako batez bestekoa baino kontsumo handiagoa daukate arakaldarrek.

       
Udaltalde 21-en webgunera jo daiteke Arakaldoko tokiko jasangarritasun egoeraren eskema ikusteko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide