Arakaldoko Kukutza mendiaren tontorreanLehenengo Gerrate Karlistan, armada liberalari aurre egin zieten karlistek izan zuten gotorleku esanguratsuenetako bat egon zen. Gotorleku hori beraien menpe egon zen, 1839-08-23an, eraso liberal baten ostean, gotorlekua betiko galdu zuten arte.
Duela 173 urte izandako gertakizun hori birgogoratzeko asmoarekin, abuztuaren 23rako, osteguna, ekitaldi bat antolatu da aurten, lehenengo aldiz.
Arakaldoko Kukutza gainan Lehenengo Gerrate Karlistan, armada liberalari aurre egin zieten karlistek izan zuten gotorleku esanguratsuenetako bat egon zen. Gotorleku hori beraien menpe egon zen, 1839-08-23an, eraso liberal baten ostean, gotorlekua betiko galdu zuten arte.
Duela 173 urte izandako gertakizun hori ospatu eta birgogoratzeko asmoarekin, abuztuaren 23rako, osteguna, ekitaldi bat antolatu egin da aurten, lehenengo aldiz.
Azalpen historikoak, askaria, musika...
Esan bezala, Arakaldoko data historiko hau ospatzeko ekitaldi bat burutuko da, 18:00etan Udaletxean hasiera izango duena, Kukutza tontorreraino egingo den txango baten bitartez. Ondoren, eta 18:30ak aldera, Kukutza tontorrean, oroimen ekitaldia azalpen historikoekin batera egingo da, guzti hori musikarekin eta askari batekin giroturik egongo direlarik.
Arakaldoko historiara hurbiltzeko aukera emango duen ekitaldi hau lagunarteko giroan ospatzea espero da, eta aurten lehenengo aldiz ospatzen bada ere, hurrengo urteetara begira, jarraipena izatea espero dute antolatzaileek.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.