Norten enpresako langileek lortu dute hitzarmena enpresarekin eta lanean hasi dira

Aitor Aspuru Saez 2013ko abe. 5a, 11:40

Atzo Arakaldon kokatuta dagoen Norten enpresako ateak ireki ziren berriz eta makinak piztu. Izan ere, langileek eta enpresako zuzendaritzak hitzarmena lortu zuten 14 greba egun eta gero.

Horren ondorioz, enpresako hitzarmena luzatu da 2014 urterako eta enpresak ezin izango du espainar estatuko lan erreforma aplikatu 2017ra arte.

Atzo Arakaldon kokatuta dagoen Norten enpresako ateak ireki ziren berriz eta makinak piztu. Izan ere, langileek eta enpresako zuzendaritzak hitzarmena lortu zuten 14 greba egun eta gero. Horren ondorioz, enpresako hitzarmena luzatu da 2014 urterako eta enpresak ezin izango du espainar estatuko lan erreforma aplikatu 2017ra arte.
Enpresako langileak oso pozik agertu dira lorpenarekin eta eskerrak eman dizkiote Arakaldoko Udalari eta jende guztiari emandako babesagatik, haien esanetan, erretzeko egurra, edaria eta janaria eraman dio jende askok, animoak eta babesa adierazteaz gain.
Hitzarmena lortzeko zioa, langileen ustez, azken egunetan enpresako zuzendaritzak jaso duen presioa izan da. Athletic Clubek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Kutxabankek osatzen duten San Mames Barria S.L erakundeak egun bateko epea eman zion Norten enpresako zuzendaritzari arazoa konpon dezan, era horretan San Mames berrian obrak normaltasunez jarraitu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide