Norten enpresako langileek Udalaren babesa jaso eta mobilizazioak gogortuko dituzte aurrerantzean

Erredakzioa 2013ko aza. 19a, 09:16

Norten Enpresako langileek hirugarren greba eguna egin zuten atzo. Goizean goiz enpresako sarreran elkartu ziren eta ondoren Bilborantz abiatu ziren. Athelticena den Ibaigane Palazioaren aurrean egin zuten lehenengo kale agerraldia Bizkaiko hiriburuan. Izan ere, Norten enpresako zuzendaritza eta langileen arteko gatazka luzatuz gero, amaitzeke dagoen San Mames berria da Arkaldoko enpresari enkargatu eta kolokan geratu daitekeen lanetariko bat. Ondoren Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratu ziren.

Norten Enpresako langileek hirguarren greba eguna egin zuten atzo. Goizean goiz enpresako sarreran elkartu ziren eta ondoren Bilborantz abiatu ziren. Athelticena den Ibaigane Palazioaren aurrean egin zuten lehenengo kale-agerraldia Bizkaiko hiriburuan. Izan ere, Norten enpresako zuzendaritza eta langileen arteko gatazka luzatuz gero, amaitzeke dagoen San Mames berria da konprometituta suerta daitekeen lanetariko bat. Ondoren Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratu dira.
Aurreko astean Arakaldoko Udalaren babesa jaso zuten enpresako langileek. Osteguneko udalbatzan aho batez onartu zen ELA eta LABeko langileek udalbatzan aurkeztu zuten mozioa. 
Mozioa onartuta hauek dira Arakaldoko Udalak hartzen dituen engaiamenduak:
1.- Espainar estatuko gobernua zein enpresa erakundeak eusten dioten jarrera salatzea, zeren eta erreformaz erreforma defentsa barik uzten dituzte langileak eta honek enpleguaren suntsipena eta lan eskubideen murrizketa ekartzen du.
2.- Arakaldoko udalaren udalbatzatik eskualdean lanpostu duinak sortzea eta mantentzena ahalbidetzen duen garapen plan bat gauzatu beharra instituzio guztietara bidaltzea.
3.- Arakaldoko udalak NORTEN PREFABRICADOS DEL HORMIGON E.M. enpresako arduraduneei helarazioko die bere ezinegona lan baldintzen suntsitzeko plan honengatik hala nola, enpresekin dituzten instituzio eta elkarlan harremanak berrikusteko asmoa,  NORTEN PREFABRICADOS DEL HORMIGON E.M-ren kasuan bezala, ez badute beramatzen enpleguarekin eta bere langileen baldintzekin adeitasunezko industria proiektu bat.
Udalbatzan, Arakaldoko Alkateak (EAJ) Udalak langileen ordezkari legalekin, zein enpresaren zuzendaritzarekin  batzartu behar zuela proposatu zuen. Era berean, onartu zuen eskualde mailan lanpostu duinak sortzea ahalbidetzen duen plan bat garatu beharko litzatekeela, ez soilik industria eta eraikuntza arloan, baizik eta orokorrean.
Bildu Arakaldok, egoeraren balorazio propio bat azaldu zuen udalbatzan zein ondoren Norten-eko langileekin batera Udalak egin zuen prentsaurrekoan. 
Arakaldoko Udala batzar bat prestatzen ari da hurrengo egunetarako enpresako gerentea den Jaime Delclaux eta Arakaldoko Bildu zein EAJko ordezkariekin. (Arakaldoko Udala osatzen duten bi indar politiko bakarrak)
Albiste honetan erantsita daude Bildu Arakaldoren mintzaldia zein mozio osoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide