Norten enpresako langileek mobilizazioak hasi dituzte

Erredakzioa 2013ko aza. 14a, 08:42

Arakaldon kokatuta dagoen Norten enpresako lagileek aho batez onartu dute azaroan zehar egingo diren greba eta mobilizazio egutegia.

Arakaldon kokatuta dagoen Norten enpresako lagileek aho batez onartu dute azaroan zehar egingo diren greba eta mobilizazio egutegia.

CCOO, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek osatzen duten enpresa batzordeak mobilizatu beharra adierazi du langileriaren baldintzen kontrako eraso larritzat jotzen dutenaren aurrean. Izan ere, azaroaren 1etik aurrera zuzendaritzak orain arte ezarrita zegoen enpresa-hitzarmena apurtzea erabaki du. Hala, bada, Hormigoizko Aurrefabrikatuen Estatuko hitzarmena aplikatuko da hortik aurrera, eta honek, besteak beste, soldaten %20ko jaitsiera ekarriko du.

Greba egunak aurreikusita daude azaroaren 12an, 14an, 18an, 20an eta 22an. Negoziaketetan emaitzarik lortu ezean, azaroaren 25etik aurrera mugagabeko greba egingo lukete Norteneko langileek. Honez gainera, Arakaldoko Udaletxean egingo den udalbatzan Norteneko langileen aldeko mozio bat aurkeztuko du Arakaldoko Bilduk eta langileen ordezkariek prentsaurreko bat eskainiko dute.

Greba honek atzerapenak eta oztopoak sor ditzake hainbat obra garrantzitsutan hala nola San Mames berria edo Metro Bibao.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide