Asteburu honetan ekintza ezberdinak aurreikusi ditu Udalak

Erredakzioa 2013ko urr. 15a, 08:21

Asteburu honetarako ekintza ezberdinak planifikatu ditu Udalak. Lehenengoa larunbatean izango da, urriak 19. Arakaldoko Udalak eta "Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal" erakundeak  Nerbioi Ibaiaren ibaiertza berreskuratzeko jardunaldia antolatu dute elkarlanean. Egun horretan Ibaiertzeko balio naturalak ezagutzeko parada egongo da eta auzolanean, teknikarien laguntzarekin, landare exotiko inbaditzaileak kendu eta bertako espeziak landatuko dira. Hitzordua goizeko 9:30etan izango da eta topalekua Usilarra parajean, tren geltokiaren aurrean, Gorostidi altzari dendaren ondoan.

Euskaraz bizi nahi dut

Bigarrena, igandean izango da, "euskaraz bizi nahi dut" kanpainaren harira, Arakaldon antolatuko da urriaren 20an euskaraz bizi nahi dut eguna, beste herri batzuetan ez bezala, herri honetan ez da lasterketa bat egingo, frontoian esku-pilota partiduak baizik.

Goizez pilota tailer bat egingo da Bilbao Jai Alairen eskutik, tailer horretan pilota modalitate aniztasuna irakatsiko dute, adin guztietako pertsonentzat bideratuta dago. Arratsaldez esku-pilota partidu ezberdinak egingo dira goizez izena eman duen jendearekin. Nahiz eta esku-pilotan inoiz ez jokatu izena eman daiteke, goizez egongo delako ikasteko aukera hasiberrientzako pilotekin. Tailerrak edozein adineko pertsonentzat prestatuta daude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide