Arakaldoko jaiak ospatuko dira asteburu honetan

Erredakzioa 2013ko uzt. 16a, 12:46

Urtez urte Arakaldoko herria bere jaiak sendotzen saiatzen da eta aurten horretara bideratu dituzte ahaleginak antolatzaileek, gauzak dauden bezala jaiak prestatzeko aurrekontua asko igo ezin izan bada ere. Jaietako lehenengo eguna osteguna da, berez, Santa Marina egunean, egun horretan meza eta mezaren ostean pintxoak egongo dira.

Urtez urte Arakaldoko herria bere jaiak sendotzen saiatzen da eta aurten horretara bideratu dituzte ahaleginak antolatzaileek, gauzak dauden bezala jaiak prestatzeko aurrekontua asko igo ezin izan bada ere. Jaietako lehenengo eguna osteguna da, berez, Santa Marina egunean, egun horretan meza eta mezaren ostean pintxoak egongo dira.

Alabaina, txupinak otiralean arratsaldez emango dio hasiera ekitaldi egitarauari. Eta alai hasteko Irrien Lagunek jarriko dituzte dantzan umeak, gazteak eta nagusiak Ane Piratarekin parrandan. Dantza eta gero freskatzeko aparra botako da frontoian. Ostiralean gauez, Rock musika eta algara izango dira protagonistak, Siroka eta Txapa Ta Pintura musika taldeen eskutik, hain zuzen ere. Azaldu dutenez, taldeak hautatzeko arrazoi handi bat, beren musikaz eta ikuskizunaz gain, musika librea eskaintzen dutela izan da; hau da, SGAEn ez daudela eta abestiak Internetetik deskargatu daitezkeela era legal batean.

Larunbatean indarrekin jaikitzen direnentzat mendi irteera antolatu da, eta oraindik ohetik altxatu ezinean dabiltzanak txistu kalejirak iratzarriko ditu. Umeentzako jolas ezberdinak ere antolatuko dira eguerdi aldean. Larunbatean arratsaldez puzgarriak jarriko dira herriko frontoian eta ohiko tortila eta mus txapelketak ospatuko dira.

Herri Kirolak ere izango dira iluntzean eta arratsalde osoan zehar edonork parte hartzeko herri kirol mota ezberdinak antolatuko dira begiraleekin. Bolo txapelketa ere iluntzean hasiko da. Aurten ere ez du hutsik egingo odoloste azkariak gauerako energia berreskuratzeko. Izan ere, energia beharko da gauez Joxpa erromeriarekin eta Diskodantzarekin eskeletoak mugitzeko.

Igandean, trikitixa kalejira eta pilota partiduak egongo dira goizean zehar. 11:00etatik aurrera produktu eta artisautza azoka eta umeentzako egurrezko jolasak egongo dira eta ondoren pintxo lehiaketa. Hau guztia girotzeaz Orozkoko Hilbete talde akustikoa arduratuko da. Eguerdian Igel txapelketa eta bolo taxpelketa burutuko dira. Urtero legez jaiak herri bazkariarekin amaituko dira; bertsoa, musika eta karaokea egongo direlariak. Bertsolariak Onintza Enbeita eta Oskar Estanga izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide