Arakaldok inauteriak ospatuko ditu larunbat honetan

Erredakzioa 2013ko ots. 15a, 09:17

Arakaldon larunbat honetan ospatuko dira inauteriak. Herri txiki honetan herritar gehienek hartu dute parte jaia aurrera ateratzeko, eta antolatu diren asanbladetan zein posta elektroniko eta sakelako telefonoaren bitartez mozorrotzeko ideia ezberdinak proposatzen eta hautatzen joan dira. Azkenean komiki pertsonaia izan da aukeratutako gaia. Beraz, komiki bizidun bihurtuko da Arakaldo arartsaldeko 17:30etatik aurrera. Izan ere, hori da hitzordua herriko plazatik irtetzeko eta herriko auzo ezberdinetatik igaroteko dantzan eta algaran Kun Kun batukadak lagunduta.

Arakaldon larunbat honetan ospatuko dira inauteriak. Herri txiki honetan herritar gehienek hartu dute parte jaia aurrera ateratzeko, eta antolatu diren asanbladetan zein posta elektroniko eta sakelako telefonoaren bitartez mozorrotzeko ideia ezberdinak proposatzen eta hautatzen joan dira. Azkenean komiki pertsonaia izan da aukeratutako gaia. Beraz, komiki bizidun bihurtuko da Arakaldo arartsaldeko 17:30etatik aurrera. Izan ere, hori da hitzordua herriko plazatik irtetzeko eta herriko auzo ezberdinetatik igaroteko dantzan eta algaran Kun Kun batukadak lagunduta. Atsedena eta indarrak hartzeko Errekagain hotelean pote bat hartu eta etenaldi bat egingo dute. Ondoren, berriz herriko erdigunera itzuliko dira eta herriko Errekatxu Txokoan guztiontzako azkaria prestatuko da.

Arakaldotik benetan eskerrak eman nahi dizkiete lagundu duten guztiei, bereziki Laudioko Kun Kun batukadari egun horretan etortzeko eta jaia alaitzeko erakutsi duten prestutasunagatik, baita ere eskerrak eman nahi dizkiete Txato eta David trikitilariei jaian parte hartzeko  euren burua eskaini dutelako. Hala, bada, perkusioaren erritmoak ez ezik trikitixaren doinu alaiak ere dantzan jarriko ditu Arakaldoko komiki pertsonaia bizidunak zein Arakaldora egun horretan gerturatzen diren beste pertsonai guztiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide