Arakaldoko Udalak administrari bat kontratatzeko hautaketa prozesua abiarazi du. Kontratazio honen xedea, baja egoeran dagoen administraria ordezkatzea da, bajak irauten duen bitartean. Behin betiko administraria lanpostura itzuli ondoren, lanaldi partzialean jarraituko luke lanean aldi-baterako lan-kontratupean. Interesatuek udal bulegoetara jo dezakete datorren ostegunean, otsailak 14, 08:00etatik 14:00etara. Egun horretan bertan eraman beharko dute lanpostua lortzeko balioagarria izan daitekeen dokumentazioa.
Lan posturako, gutxienez administrari titulua eskatzen da, bestetik euskara eta gaztelera maila ere bereziki baloratuko da. Honez gain, ingurunea ezagutzea edo administrazio publikoan lan egin izana ere kontutan hartuko da, hala nola lanpostuarekin harremana izan dezaketen beste ikasketa batzuen ziurtagiria aurkeztea.