Hirigintza proiektuak proposatu ahalko dituzte herritarrek biharko biltzarrean

Erredakzioa 2017ko ots. 2a, 14:00
Udaletxean izango da bilera. Argazkia: aiaraldea.eus

Galdetegiak ere bidaliko ditu udalak herriko etxeetara, iritzi eta ekarpen gehiago jasotzeko asmoz.

Biltzar irekia egingo dute bihar Arakaldoko Udaletxean, udalak deituta. Bilera horren xedea izango da aurten zein hirigintza proiektu egin herritarren artean zehaztea. Udaletik hainbat proiektu proposamen eramango dituzte, bertan eztabaidatzeko eta lehentasuna zeinek duen ikusteko:

*Argiteria publikoaren gaineko proiektua egitea.  

*Nerbioi gaineko zubia berritzea.

*Herriko Taberna eta pisua.

*Hilerriko “hilerri zibila” deritzona biltegi moduan edo ibilgailuen gordeleku moduan konpontzea (gaur egun biltegi moduan erabiltzen da jada).

*Jaurikoko parkea (frontoi atzekoa) estali edota handitzea

*Errekatxu txokoa

*Herriko frontoiaren, Errekatxu txokoaren eta Herriko Tabernaren erabilera zehaztea.

Jabi Asurmendi alkateak adierazi du herritarrek aukera izango dutela bestelako ideia edo proiektu batzuk ere proposatzeko. “Egon daitezke hirigintza aldetik interesgarriak izan daitezkeen beste beharrizan batzuk, guk detektatu ez ditugunak”, adierazi du alkateak.

Galdetegiak etxeetara
Asurmendik azaldu du bilerara gerturatzerik ez dute herritarrek ere ekarpenak egin ahalko dituztela. Galdetegi bat banatuko du udalak herriko etxeetatik, nahi duen orok parte hartu dezakeela bermatzeko. Hirigintza proiektuak zehaztu ostean beste bilera ireki bat deituko du udalak, 2017ko aurrekontuak osatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide