Maiatzeko osoko bilkuran zehaztu zituzten Arakaldoko jaietako datak. Uztailaren 14tik 16ra izango dira aurten, ostiraletik igandera, hain zuzen.
Jabi Asurmendi alkateak azaldu duenez, festen prestaketari ekin diote. Herri asanblada deitu zuten horretarako iragan astean. "10 lagun inguruk parte hartu genuen", adierazi du. Era horretan jaso dituzte herritarren iritzi eta proposamenak. Ideiak bilduta, egitaraua osatzeari ekingo dio orain Arakaldoko Udalak.