Arakaldoko Udalak jakinarazi du berdintasun teknikari bat kontratatuko duela. 1.000 euroko partida zehaztu zuen tokiko erakundeak horretarako aurtengo aurrekontuetan. Udalerri bizkaitarrak izango duen perfil horretako lehen langilea izango da eta orduka egingo du lan.
Amaia Beitia orozkoarra izango da postu hori beteko duen pertsona. Urduñan ere badabil berdintasun teknikari gisa, eta honakoa izango da Arakaldon izango duen eginkizun nagusia: Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatuko duten ekintza eta kanpainak bultzatzeko udal arloa sortzea.