Istripua jazo da 19:05etan Arakaldon, AP-68 errepidean. Bi autok talka egin dute eta sei pertsona zauritu dira. Sei pertsona horietako bi harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte.
Errepidearen bi norantzak moztuta egon dira gaueko bederatzietara arte.