Aspaldi hasi zituzten Arakaldoko argiteria publikoa berritzeko lanak. Hala adierazi du Jabi Asurmendi alkateak. Alabaina, farolen % 25 falta da ordezkatzeko. "LED-era pasako ditugu guztiak", aipatu du.
Udalaren egoera ekonomikoa ere izan zuten hizpide atzoko osoko bilkuran. Idazkariak azaldu zuenez, 2016ko balantzearen emaitza positiboa izan da: 20.487 eurorekin bukatu du urtea udalak. "Horri diru-laguntzen kopurua gehitu behar zaio, Bizkaiko Diputaziokoa, besteak beste. Hortaz, 42.948 eurorekin amaitu du urtea Arakaldoko Udalak".
Herrialde Katalanekin elkartasuna
Bestalde, Herrialde Katalanei babesa adierazteko mozioa onartu zuten. Horrez gain, keinu gisa, estelada zintzilikatu zuten udaletxeko balkoian.