Udalbiltzako batzorde eragileko kide izateko hautatu dute Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea. Euskal Herriko beste 12 hautetsirekin batera arituko da lan-talde horretan.
600 lagunek, 201 herrik eta 23 eskualdek parte hartu dute Udalbiltza berregituratzeko prozesuan. “Lan ildoak eta egitasmoak definitzen ari gara orain”, azaldu du Asurmendik, “kide bakoitzaren ardurak banatuko ditugu ondoren”. Hilero bilduko dira horretarako.